Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

termoegonkor

izond. eta iz. Fis. Gai solidoa, gogorra eta disolbatzen eta urtzen ez dena eratzeko, tenperatura garaiak jasan behar dituen gaiaz esaten da. Normalean, gaia osatzen duten molekulen artean gurutzaketa erreakzio bat gertatzen da beroak bultzatuta. Gai termoplastikoak bero eta presioaren eraginez biguntzen badira ere, gai termoegonkorrak, aldiz, ezin dira berriro bigundu gogortu ondoren. Plastikoen industrian polimero altuen erretxinez esaten da termoengokorrak direla: gai fenoliko, alkidiko, amino erretxin, poliester, silikona eta abarrez; molekulen arteko gurutzateka egiten eragileen beharra duten gaieiz ere esaten da.