Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tenpre

iz. Teknol. Tenperatura garaia duten metalak eta aleazioak, uretan edo oliotan sartuz, bat-batean hoztean oinarritzen den trataera termikoa. Altzairuak egiteko asko erabiltzen da prozedura hau, eta hozte lasterraren bidez altzairuak beroan duen kristal egitura bera ingurugiroko tenperaturan gorde dezan lortzen da. Brontzeak eta aluminioaren aleazioak ere tenple bidez lantzen dira. Tenplearen eragina aleazio desberdinetan kontrajarria izan daiteke. Horrela, tenpleak altzairuen gogortasuna areagotzen du, baina brontzearen gogortasuna gutxitu egiten du. || Beiraren tenpleak bere erresistentzia, gogortasuna eta iraupena areagotzea du helburua, hozte azkarrak sortutako barne tentsioak kenduz. Beiraren tenplea labeetan egiten da, eta labea tenperatura garaian jarri ondoren, geldi-geldi jaisten da tenperatura hiru egunetan; ondoren, tenperatura txiki horietan mantentzen da labea denboraldi batean.