Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tenrezido

izond. Zool. Intsektujaleen ordenako izen bereko familiako animaliez esaten da. Trikuaren, satorraren edo satitxuaren antzekoak izan daitezke. Neurriz txikiak dira. Mutur luzea eta hanka laburrak dituzte. Larrua ile sarri leunez edo arantzaz estalia izan dezakete. Intsektuak, harrak, suge txikiak eta apoak jaten dituzte. Madagaskarren bakarrik bizi dira.