Tegner, Esaias
Suediar poeta (Kyrllerud, 1782 - Östrabo, Växjö, 1846). Bere garaiko poeta liriko ospetsuena izan zen. Apaiz protestante baten semea zen. Ikasketak Lund-eko unibertsitatean egin zituen. Apaiz egin zen eta Växjö-ko apezpiku izendatu zuten (1824). Eskandinaviako alegia zaharrak aztertu zituen, eta, bestalde, oso ezagun egin zen hizlari gisa. Poema abertzaleak idatzi zituen batez ere. Frithiofssage (1825, Frithiof-en Saga) izan zen Tegner-en obra nagusia. Beste obra batzuk: Svea (1811), Axel (1822), Hipokondria (1826).