Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

teal

izond. Bot. Angiospermoen klaseko izen bereko ordenako zuhaitzez, zuhaixkez eta aihen-landareez esaten da. Bakanak dira ordena horretako belar egiturako landareak. 21 bat familia biltzen dira bere baitan; teazeoak, zistazeoak eta biolazeoak dira ezagunenak. Munduko eskualde bero eta epel guztietan hazten dira. Ordena horretako landare gehienek hosto bakunak dituzte, txandaka edo aurka antolatuak. Sexu biko loreak dituzte, landare mota gehienek bosna lore-hosto eta sepalokikoak eta banaka edo mordoan antolatuak.