Tartaros
Mit. Greziako mitologian, lurpeko lurraldea, Infernuaren hondoan dagoena. Zeusek bertara botatzen zituen mindu edota iraintzen zuten guztiak. Homeroren arabera, Tartaros jainko garaituen eta Zeus iraindu zuten heroien kartzela zen. K.a. VI. mendean kondaira aldatu zen, eta gaizkileek beren zigorra betetzeko leku bihurtu zen.