Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tartariko

izond. Kim. Fruitu askoren zukuan, batez ere mahatsarenean, dagoen konposatu dihidroxilikoaz esaten da [HOOC-(CHOH)2-COOH]. Kolore gabeko kristal gardenetan edo kristal hauts gisa agertzen da. Uretan, alkoholean eta eterrean urtzen da. Ezaugarri optiko bereziak ditu. Molekulak bi karbono atomo asimetriko ditu, eta ondorioz, ezaugarri optiko desberdinak dituzten lau molekula era daitezke. Azido naturala dextrogiroa da, baina berotzen denean jarduera optikorik ez duen beste forma batera bihurtzen da neurri batean. Azken hori Pasteurrek aurkitu zuen ardo hondarrekin lanean ari zela, han eratzen baita. Sintesi bidez ere lortzen da laborategian. Gai kimikoak prestatzeko (tartratoak, azetaldehidoa…), edari freskagarrietan, galbanoplastian, zeramikan, argazkigintzan, ehungintzan eta beirazko ispiluak zilarreztatzeko, metalak koloreztatzeko, janariak azidotzeko eta abar erabiltzen da.