Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tarte

iz. Bi gauzaren edo bi punturen artean gertatzen den hutsunea edo hedadura, bitartea. || (Denborari dagokiola). Bitartea. || Tartean. Baina tartean bazegoen ere sendo tinkaturiko usadioaren zama. || Tarteko. izlag. Bitarteko.  v  Tartea edo bitartea. Mus. Bi notaren edo tonuren artean dagoena. Tarteak zenbaki bitartez adierazten dira. Adibidez, do-tik sol-era bosteko tartea da, do-ko eskalan bosgarren nota sol baita. Lauko, bosteko eta zortziko tarteei perfektu deitzen zaie. Beste tarteak, goranzko eskala maiorrean, tarte maiorrak dira. Edozein tarte maiorri tonu erdia kentzen bazaio minor bihurtzen da; tarte perfektu bati edo minor bati tonu erdia kentzen bazaio, gutxitu bihurtzen da.