tartariera
edo tatar hizkuntza. Tartariako errepublika autonomoan eta Errusia, Ukraina, Errumania, Bulgaria, Turkia eta Txinako beste lurralde batzuetan erabiltzen den hizkuntza turkiarra, kiptxak familiakoa. Bost milioi t’erdi lagunek hitz egiten dute tartarieraz; Errusiako errepublikan daude tatar hiztun gehienak. Dialekto asko ditu eta Kazan-goa da tatar literatura hizkuntza gaur egun. Tatariera izan zen Krimeako hizkuntza ofiziala XIII-XVII. mendeetan, agintari turkiarrek hizkuntza otomandarra ezarri zuten arte.