Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tartaro

iz. Turkiar eta mongol jatorriko herri batzuetako kidea. VIII. mendean egungo Mongoliaren mendebalean bizi ziren. 1202. urtean Gengis Khanek menderatu zituen. XIII. mendeaz geroztik europarrek tartaro edo tatar izena eman zieten mongoliar erasotzaile guztiei, eta errusiarrek beren lurraldeetan sartu ziren turkiar herriei. XVI. mendean errusiarrek tartaroen lurraldeak kolonizatu zituzten. Gaur egun Krimeako tartaroak (Stalinek beren lurraldeetatik bota zituen Bigarren Mundu Gerraren amaieran), eta batez ere Volgako tartaroak bereizten dira. 1920. urtean Tartariuako errepublika autonomoa sortu zuten Kazanen inguruan.