Tarik ibn Zijad
Buruzagi berberiarra (VIII.mendea). Tunisiako gobernari zen Musa ibn Nusairen laguntzailea izan zen. Gudaroste musulmanak Atlantiara iritsi zirenean Tangerreko gobernari izendatu zuten. Gibraltarretik sartu zen eta Rodrigo bisigodoen erregea garaitu zuen Guadaleteko guduan (711). Ondoren, bisigodoen hiriburua zen Toledoko hiria hartu zuen.