Tarkington, Newton Booth
Estatu Batuetako eleberrigilea eta dramagilea (Indianapolis, 1869 - Indianapolis, 1946). Idazle oparoa izan zen. 1899. urtean argitaratu zuen The Gentleman from Indiana (Indianako zalduna) nobelarekin egin zen ezagun. Monsieur Beaucaire (1900, Beaucaire jauna) obra izan zen haren lan ospetsuenetako bat. Gazteentzako kontakizun liburuak argitaratu zituen: Penrot (1914), Penrot and Sam (1916, Penrot eta Sam), Seventeen (1917, Hamazazpi) eta Gentle Julia (1922, Julia atsegina). Beste zenbait obra: The Turmoil (1915, Iskanbila), The Magnificent Ambersons (1918, Ambersonstarrak; 1941. urtean zinemara egokitu zuen Orson Wellesek), The Mitlander (1924, Barnealdeko lurraldeak), The Plutocrat (1927, Plutokrata), Alice Adams (1921).
- tarifa
- Tarik ibn Zijad
- Tarim
- tarin
- tarin
- Tarkington, Newton Booth
- Tarkovsky, Andrei Arsenyevitx
- Tarn
- Tarn
- Tarn eta Garona
- Tarnos