Tarento
edo Taranto. Italiako hegoaldeko hiria (Apulia), izen bereko herrialdeko (2.437 km2 eta 601.866 biztanle) hiriburua, Tarentoko golkoan. 244.512 biztanle. Artzapezpikutegia. Italiako Itsas armadaren basea. Arkeologia museoa. Industria gune garrantzitsua (metalgintza, ontzigintza, janari industria, ehungintza, petrolio findegiak). Arrantza. v Historia. K.a. VIII. mendean Espartatik iritsitako kolonoek sortu zuten eta Grezia Handiko kolonia garrantzitsuena izan zen. K.a. 272. urtean erromatarrek hartu zuten, eta harrezkero godoek, bizantziarrek, lonbardiarrek, arabiarrek eta normandiarrek menderatu zuten. K.a. 212. urtean Anibalek konkistatu zuen eta K.a. 209. urtean Erromak berreskuratu zuen. 1497. urteaz geroztik Aragoiko koroaren mende egon zen. 1801. urtean Napoleonek hartu zuen, eta 1860. urtean Italiaren barnean geratu zen. 1923. urtean izen bereko herrialdeko hiriburu bihurtu zen. 1940. urtean ingelesek bonbardatu zuten.