Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tarifa

iz. Prezioen, zergen taula.  v  Inportazio tarifa. Ekon. Inportatzen diren gaiei ezartzen zaien zerga. Helburu orokorra irabaziak gehitzea izaten bada ere, tarifak funtzio jakinak izaten ditu herrialdeak bizi duen ekonomia egoeraren arabera: batzuetan inportazioak garestitu eta gutxitzea izaten da helburua, edo kanpoan merke egiten den gaiaren prezioa jasotzea, eta barrukoa babestea, herrialde garatuagoetatik iristen diren gaiak garestituz industria berriei laguntza ematea.