Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tardigrado

izond. Zool. Artropodoen phylum-eko izen bereko klaseko ornogabeez esaten da. Zoologia aditu batzuek ornagabeetako phylum berezi bat dela uste dute. Lau hanka pare dituztelako araknidoekin ere lotu izan dituzte beste batzuek. Oso neurri txikiko animaliak dira, 1 mm luze gehienera. Gorputza zilindro egiturakoa dute. Giltzadurarik gabeko hankak dituzte, erpedunak eta ahoa xurgatzeko egokitua. Goroldio artean eta oro har azpi hezea den lekuetan bizi izaten dira.