Tardi, Jacques
Frantses komikilaria (Valence, 1946). Pilote aldizkarian egin zuen debuta 1970ean, eta han Adieu Brindavoine sortu zuen (1972-1973); Lehen Mundu Gerrak beragan zuen eragina erkusten zuen bertan. Gai horren inguruan egin zuen lan nagusia C'était la guerre des tranchées (1982-1993, Lubakien gerra zen). Le Démon des glaces (1974, Izotzetako deabrua) lanean komiki moduan adierazten ditu Jules Verneren erako bidaiak, eta ondoren Adèle Blanc-Sec (1976, Sud-Ouest aldizkarian sortua) sailean, XX. mende hasiera boladan izan zen polizia istorioak eta istorio fantastikoak eman zituen eleberri modura. 1978-1979 bitartean, Jean-Claude Forest-en gidoiaren gainean, Ici même marraztu zuen. 1981ean Brouillard au pont de Tolbiac (Lainoa Tolbiac-eko zubian) lanarekin Léo Malet-en eleberrien egokitzapen sail bat egiten hasi zen, Nestro Burma detektibea paperera eramanaz. Jacques Tardik garrantzizko lana egin du zuen 1970eko hamarraldian helduentzako marrazki zerrenden alorrean. Hainbat liburutako ilustrazioak egin ditu, batez ere Célinerenak.