Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

tantra

iz. Indian, errituei buruzko eskuliburu batzuei ematen zaien izena. Esoterikoak dira, eta brahmanismo sektarioaren debeku erlijioso eta sozialak gaitzesten dituzte. Jatorriz oso zaharrak badira ere, badirudi berandu idatzi zirela (IX-XIII. mendeetan). v Tantra budismoa. Tantretatik sortutako erlijio modua. Espiritu berri bat ekarri zien hinduismoari eta budismoari eta elementu herrikoi ugari sartu zizkien. Indiar kultura sartu den toki guztietan hedatu zen, Tibeten, bereziki. Garrantzi handia ematen dio Sakti jainkosaren gurtzari.