Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tantalo

(Gr. Tantalos). Mit. Greziako mitologiako pertsonaia, Lidia edo Frigiako erregea, Zeusen semea eta Pelope eta Nioberen aita. Jainkoei nektarra eta anbrosia lapurtu zizkien gizonei emateko. Pelope, bere semea, hil zuen eta jainkoei eman zien jan zezaten. Zeusek Tartarora bota zuen eta han aintzira batean murgilarazi zuen. Aintzira horren inguruan fruituz betetako arbolak hazten ziren, baina Tantalok fruitu horiek harrapatzeko eskua luzatzen zuenean fruituak goratu egiten ziren eta betirako goseak eta egarriak egotera behartu zuen Zeusek.