Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tanis

(Egiptoeraz Djan). Behe Egiptoko antzinako hiria, egungo San al-Hajar al-Qibliyah hiriaren ondoan, Nilo ibaiaren deltaren ekialdean. K.a. 1730. urtean sortu zen XII. dinastiaren ondoren. Badirudi horiizan zela hiksoen hiriburua, eta Ramses II.a erregeak ere hemen sortu zuela Pi-Ramses hiriburua. Hiriburua izan zen, halaber, XXI eta XXII. dinastien garaian. Nekropolisean XXI eta XXIII. dinastietako hilobiak aurkitu dira.