Tanizaki Junichiro
Japoniako eleberrigilea (Tokio, 1886 - Yugawara, 1965). Literatura klasikoko irakasle izan zen Tokion urtebetez, baina irakaskuntzari utzi zion literatura lanetan jarduteko bete-betean. Japoniako eleberrigile moderno nagusia da. Bere eleberrien ezaugarri nagusiak japoniar tradizionalismoa eta erotismoa dira. Eleberri klasiko batzuk literatura zaharretik japoniera modernora itzuli zituen. Obra nagusiak: Irezumi (1910, Tatuaia), Otsuyagoroshi (1915, Otsuyaren erailketa), Shunkinsho (1933, Shunkinen historia), Kagi (1956, Giltza)