Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tangla

edo Tanggula Shan. Tibeteko mendialdea. 5.700 m-tik gorako mendiak ditu; Basudan Ula da guztietan garaiena (6.096 m). Aintzira asko dago mendialdearen hegoaldean eta Yang Tse ibaiaren goialdeko adar askok du iturburua mendialdearen iparraldeko mazeletan. Tangla igarobide garrantzitsua igarotzen da bertatik. Burdin, ikatz eta grafito hobiak.