Tanguy, Yves
Ipar Amerikeko pintorea, jatorriz frantsesa (Paris, 1900 - Woodbury, Connecticut, 1955). Giorgio De Chiricoren eraginez, 1925ean surrealisten taldean sartu zen, eta harrezkero surrealismoaren artista nagusietako bat izan zen. Irudimenean eta ametsetan inspiratu zen koadroak pintatzeko, eta oso zehatz eta xehetasun handiz pintatu zituen bere amets eta fantasiak. Parisko eta New Yorkeko arte modernoko museoetan daude Tanguy-ren obrak.