Talbot, William Henry Fox
Ingeles fisikaria, argazkigintzaren aitzindaria (Melbury, Dorset, 1800 - Lacock Abbey, Chippenham-etik hurbil, 1877). 1835ean, kalotipoa, dagerrotipoaren teknika hobetzen zuen fotografia prozesua asmatu zuelako da ezaguna batez ere. Kalotipoaren bidez, paperean eginiko negatibotik kopia positiboak egin daitezke. Talbot argazkigintzaren aitzindari nagusitzat hartzen dute batzuek, Daguerrek dagerrotipoa aurkeztu baino lehenago ezagutarazi baitzuen hark bere teknika.
- talamo
- talasemia
- talasoterapia
- Talat Pasha
- Talbot, John
- Talbot, William Henry Fox
- Talca
- Talcahuano
- talde
- taldeka
- taldekatu, taldeka(tu), taldekatzen