Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

talamo

iz. Anat. Garunaren osagaietako bat. Erdiko bentrikuluaren ondoan dago, eta gai grisak osatua da. Zirraren eta senaren gune nagusiak daude talamoan, eta hiru atal nagusi ditu: transmisio guneak (sentipenak eroaten dituzten kirio zuntzak jaso eta haien bulkadak, beste zuntz batzuen bidez, kortexera helarazten dituztenak); lotura guneak (garunaren aurrealdeko zatiaren berezko osagaiak); eta zehaztasunik gabeko talamo-guneak (mesentzefaloari lotuak).