Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

talde

iz. Mota bereko izaki bizidunen multzoa. Soldadu talde handiak. Arrain talde ugaria ur gainean ikusita. Taldearen burua. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Talde lana. || Gauza multzoa. Gauzak bi taldetan daude bitaratuak; bata da izaki erreal diren horietakoa; bestea da ideien eremua. || Taldean. adlag. Taldea osatuz. Elkarrekin eta taldean lan eginez. || Taldeka. adlag. Taldetan. Banaka nahiz taldeka. Itsas hegaztiak taldeka agertzen zaizkie agur egitera. v  Kirol. Kirol eta joko batzuetan kopuru jakin bateko jokalari multzoa, beste multzo baten aurka jokatzen duena. Futbol taldea. v  Kim. Antzeko egitura elektronikoa eta antzeko tasun kimikoak dituzten elementuen multzoa. Elementuen taulan sailkatzen dira eta goitik beherako zutabeetan agertzen dira han ik. Elementuen taula. v Kim. Bat eginda egoteko joera duten bi elementuren edo gehiagoren elkarketa. Talde organikoak (adibidez, hidroxiloa, OH), talde inorganikoak (adibidez, karboniloa, CO) eta alkilo taldeak (adibidez, ariloa, C6H5) daude. v Odol taldea. Biol. Gizonaren lau odol motetako bakoitza (A, B, AB eta O). ik. odol. v Talde dinamika. Psik. Giza talde jakin baten portaera legeen multzoa, partaideek taldearekiko duten mendekotasunean oinarritzen dena. v Talde terapia. Psik. Talde bateko pertsonek teraupetaren zuzendaritzapean batera jasotzen duten terapia mota, talde dinamikaren arabera bideratua.