Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Talca

Txileko erdialdeko hiria, izen bereko probintziako eta Maule eskualdeko hiriburua, Erdialdeko haranean, Maule ibaitik hurbil. 178.000 biztanle. Mauleko eskualdeak 30.302 km2 eta 840.500 biztanle ditu. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua. Santiago eta Concepcion hirien arteko industria gune nagusia da: janari industria, ardogintza, zapatagintza, papergintza, destilategiak. 1692. urtean sortu zuten hiria; 1742 eta 1928. urteetako lurrikarek erabat suntsitu zuten.