Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Talbot, John

Ingeles buruzagi militarra, Shrewsbury-ko lehen kondea (Blechmore, Shropshire, 1373 - Castillon, Gironda, 1453). Galesen eta Irlandan jardun ondoren, Frantzian borrokatu zen Ehun Urteko gerraren bukaeran, Henrike VI.aren zerbitzuan. Ezin galarazi izan zuen Joana Arc-ekoak Orleans-ko hiria hartzea eta Patay-ko guduan (1429) menderatu zuten frantsesek. Guienako lurraldearen defentsaz arduratu zen 1452an. Castillon-go guduan hil zuten (1453); horretan galdu zituen Ingalaterrak Frantzian zituen lurraldeak.