Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Tai

edo Yuhuang Shan. Txinako ipar-ekialdeko Tai Shan mendietako mendi nagusia (1.545 m), Shandong probintziako Taian hiriaren iparraldean, txinatarren bost mendi sakratuetako bat eta budismo, taoismo eta konfuzionismoaren jarraitzaileen topagunea dena. 250 tenplu baino gehiago daude mendiaren gailurrean eta bideetan zehar.