Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

taiasuido

izond. Zool. Artiodaktiloen ordenako izen bereko familiako ugaztunez esaten da. Itxuraz basurdearen antzekoak dira, baina ebatortz eta haginaurreko pare bana gutxiago dituzte eta goiko letaginak ere ez dituzte hark bezala gora okertuak. Ugatz pare bakarra dute. Orojaleak dira. Mexikon, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan bizi dira. Pekaria da familia horretako animaliarik ezagunena.