Sydney
Australiako Hego Gales Berria estatuko hiriburua, Port-Jackson badian, Ozeano Barearen ertzean. 3.430.600 biztanle (1986). Australiako hiri handiena da. Phillip kapitainak sortu zuten 1788an, gune menditsu batean; gaur egun eremu handia hartzen du (1.738 km2). Hazkunde lasterra izan zuen urrea aurkitu zen garaian (1851 inguruan), barne alderako burdinbidea jarri zenean (1868) eta, batez ere, Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Burdinbide gunea, barne eta ekialdeko kostako hiri nagusiekin lotua da. Trafiko handiko portua; inportazioak (petrolioa, produktu kimikoak, ongarriak…) esportazioak (laboreak, artilea, haragia, ardi larruak, ikatza…) baino gehiago dira. Merkataritza eta industria gune garrantzitsua da. Munduko lehenbiziko artile merkatua. Ontzigintza; burdinbide materiala; automobilak; nekazaritza tresnak; industria kimikoak eta elektrikoak; elikadura industriak; oihalgintza. Petrolio findegiak. Hondartza ederrak ditu kostaldean. Unibertsitatea. Badia bi zubi erraldoik zeharkatzen dute: Sidney Harbour Bridge (1932) eta Gladesville Bridge (1964). Aipagarria da opera teatro berria. v Gaur egun Sydney dagoen lurraldea James Cookek aurkitu zuen 1770ean; 1788tik britainiarrek Britainiatik erbesteratzen zituzten gaizkileentzako kanpamentu gisa erabili zuten. XIX. mendean garrantzi handia izan zuen eta asko hazi zen salerosketari eta Gales Berriko eta Victoriako urre hobiei esker; industriak bi mundu gerren artean hartu zuen indarra. 1901etik 1927ra Australiako hiriburua izan zen.