Sylvester, James Joseph
Britainiar matematikaria (Londres, 1814 - Londres, 1897). Cambridgen egin zituen ikasketak eta Woolwicheko eskola militarrean eta Baltimoreko eta Oxfordeko unibertsitateetan irakasle izan zen. Cayley-ren adiskide izan zen eta harekin lan egin zituen. Aldaezin aljebraikoaren teoria proposatu zuen, eta geometriari eta ekuazioen eta zenbakien teoriari buruzko lanak ere egin zituen. Haren lanak The Collected Mathematical Papers of James Joseph Sylvester (1904-1912) bilduman argitaratu ziren.