Suvanna Fuma
Laosko politikaria (Luang Praban, 1901 - Vientiane, 1984). Sisavangvong, Laoseko erregearen iloba zen. Ingeniaritza ikasi zuen Frantzian eta 1931n bere herrialdera itzuli zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, frantsesen aginpidea ez onarturik, Sufanuvong anaiordearekin batera Lao Issara taldearen barnean borrokatu zen herrialdeko iparraldean. 1951tik 1954ra gobernu neutralista baten buru izan zen. 1956an berriro aginpidea eskuratu zuen, Sufanuvong buru zen Pathet Lao komunistarekin egindako koalizio gobernuan. 1960an gerra zibila hasi zelarik, Frantziara erbesteratu zen. 1962an berriro koalizio gobernu baten buru izan zen denbora labur batez. Hurrengo urteetan komunistei aurre egin zien gobernuburua izan zen, Vietnam-go gerra zela Estatu Batuek Laosen gain gero eta kontrol handiago zuelarik. 1974an –Estatu Batuetako gudarostea Asiako hego-ekialdetik aldegitera behartua izanik– behin-behineko gobernu baten Lehen ministro izan zen, harik eta 1975ean Pathet Lao-k Laoseko Herri Errepublika eskatu zuen arte.
- sutunpadi
- sutura
- sutzaile
- sutzar
- sutze
- Suvanna Fuma
- suvatar
- suziri
- Suzuki, Shinichi
- Svalbard
- Sveen, Karin