Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Surabaya

Indonesiako hiria eta portu nagusia, Java mendebaleko probintziako hiriburua, Javako iparraldean. 2.345.206 biztanle (1985). Indonesiako garrantzi handiko portua da; Surabayaklo portutik ateratzen dira Javako esportazio produktu gehienak (nekazaritzako gaiak eta petrolioa batez ere). Merkataritza eta industria (kimika, burdinbide gaiak, beira, elikagaiak) dira ekonomia jarduera nagusiak.