Surat
Indiako ekialdeko hiria, Gujarateko estatuan, Tapti ibaiaren ertzean. 776.583 biztanle (913.806 biztanle aldiriak barne; 1981). Oihal, kimika eta elikagai industria eta bitxigintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Elezaharraren arabera Gopi izeneko brahman batek sortu zuen 1516an, Surajpur edo Suryapur izenarekin; 1520. urtean ezarri zioten gaur egun duen izena. XVI eta XVII. mendeetan mongolen inperioko portu nagusia izan zen.