Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

suprematismo

iz. Art. Errusiako arte higikundea, K. Malevic-ek 1913an Errusiako abangoardiaren giroan sortua. Higikundearen manifestua 1915ekoa da eta K. Malevic-ek eta Maiakovski poetak sinatua da. Malevic-en koadroak ordu arteko obra abstraktorik erradikalenak izan ziren, forma geometriko bakunak –laukia, zirkulua, gurutzea eta hirukia– eta kolore gama murritza erabiltzen baitzituen. Sentiberatasun plastiko hutsak gidaturik, artistak helburu praktikoetatik eta estetikoetatik at dagoen obra iritsi behar zuen, artearen erabilgarritasun funtzioa aldarrikatzen zuen konstruktibismoaren aurka. Malevic-ek eragin handia izan zuen Mendebaleko artearen eta diseinuaren aurrerabidean.