Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

super-ni

iz. Psik. Nortasunaren egituraren hiru mailetako bat, Sigmund Freuden psikoanalisiaren arabera, beste bien –ni-a eta zera– ondoren garatzen dena. Debeku, gaitzespen eta inhibizio sistema –eskuarki “kontzientzia” deiturikoa– eta “ni-aren ideala” izenaz ezagutzen den idealen multzoa hartzen ditu. ik. psikoanalisi.