Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Superior

Ipar Amerikako aintzira, Estatu Batuen eta Kanadaren artean. Bi herri horien arteko muga lerroa Royale uhartetik iparraldera luzatzen da Sainte Marie ibairaino. 84.131 km2 ditu eta ur gezako munduko aintzirarik handiena da; 600 km luze da eta 260 km zabal. Great Lakes edo Aintzira Handien sartaldean dago; denetan goienean dagoena da, itsas mailatik 183 metrotara, eta hortik datorkio izena. Ekialdean, Michipicoten uhartearen inguruan, du sakontasun handiena (406 m). Aintziraren ertzean herri askorik ez da, baina izotzak urtuta egoten diren 6-7 hilabeteetan itsasontzi asko ibili ohi da.