Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

superisurkari

iz. Fis. Likatasun oso apaleko isurkaria. Superisurkari ezagunena helio-H da. Helio mota horrek 2° K azpitik hoztuz gero ezaugarri bereziak hartzen ditu; mikra bat baino txikiagoa den zulotik igaro daiteke eta ontzi batetik irten daiteke, ontziaren paretetan, bai barnealdetik zein kanpoaldetik, geruza edo mintz mehe bat uzten duela; horrez gainera, ez du marruskadurarik eragiten eta helio-H duen ontzi bat birarazten denean adibidez helioa ez da ontziarekin batera higitzen gainerako isurkariak bezala.