Sueiro, Daniel
Espainiar eleberrigilea (Ribasar, Coruña, 1931 - 1988). Lege ikasketak egin zituen eta kazetari gisa jardun zuen. 1958. urtean eman zuen bere burua idazle gisa ezagutzera, La rebusca y otras desgracias ipuin bildumarekin eta La carpa eleberriarekin. Los conspiradores (1964, Konspiratzaileak) eleberriarekin Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen. Espainiako gerra ondoko narratiba probintzianoaren mugak gainditzeko gaitasuna erakutsi zuen bere hurrengo lanetan: La criba (1961, Bahea), Madrilgo kazetaritzari buruzko eleberri soziala; Toda la semana (1964, Aste osoa); Estos son tus hermanos (1965, Hauek dira zure anaiak), erbesteratu baten itzulerari buruzkoa; La noche caliente (1965, Gau beroa); Corte de la corteza (1969, Azalaren ebaketa), mendebaldeko zibilizazioaren deskribapen beldurgarria; Solo de moto (1967, Moto soloa), zientzia fikziozkoa. Bestalde, zinema eta telebistarako gidoiak ere idatzi zituen: El arte de matar (1958, Hiltzearen artea), Historia del franquismo o La flota roja (1983, Frankismoaren historia edo ontzidi gorria). Beste zenbait lan aipagarri: El cuidado de las manos (1974, Eskuak nola zaindu); Servicio de navaja (1977, Labana zerbitzua); Balada de Manzanares (1987, Manzanaresko balada).
- sudurreko
- suebo
- Suedia
- suediar
- suediera
- Sueiro, Daniel
- suero
- suertatu, suerta, suertatzen
- suertatze
- suerte
- Suess, Eduard