Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

suediera

iz. Suediako hizkuntza.  v  Hizkl. Suediaz kanpo, Finlandian ere hizkuntza ofiziala da, finlandierarekin batera. Ipar germaniar hizkuntzen ekialdeko eskandinavieraren hizkuntza sailekoa da. Bigarren Mundu Gerra arte Estonian eta Letonian ere hitz egiten zen. Gaur egun bederatzi milioi lagunek hitz egiten dute. Harremanak ditu norvegierarekin eta danierarekin. Suediera berria 1526. urteaz geroztikoa da, eta hizkuntza estandarra XVII. mendearen bukaerakoa, Stockholm eta Mälar aintzira inguruko dialektoetan oinarritua. Suediako Hizkuntz Akademia 1786an sortu zen, eta lehenengo gramatika 1836koa da.