suebo
izond. eta iz. Antzinako Germaniako herrietakoa; haiei dagokiena. || Herri haietako biztanlea. v Markomaniarrak, quaditarrak, hermunduritarrak, semnonesdarrak eta langobardiarrak ziren suebo talde nagusiak. K.a. I. mendean leinu gehienak Elba ibaiaren inguruan bizi ziren. Hunoetatik ihesi, suebo batzuek Rhin ibaia igaro zuten eta 409. urtean Espainian sartu ziren Hermeriko-ren agindupean. Erresuma sortu zuten ipar-mendebalean (Gallæcia), 585. urtean, Leovigildo errege bisigodoak eskuratu zuena.