Suess, Eduard
Austriar geologoa (Londres, 1831 - Viena, 1914). Vienako unibertsitateko geologia irakasle izan zen. XIX. mendeko eta XX. mendearen hasierako geologo nagusietakoa da. Haren lan nagusia Das Antlitz der Erde (1883-1909) da, bere garaiko geologia ezagupenen bilduma eta geologian oinarritutako Lurraren lehengo deskripzioa azaltzen dituena.