Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

sudur

iz. Aurpegiaren erdiko irtenunea, bi zulo dituena, bekokiaren eta goiko ezpainaren artean dagoena eta usaimenaren organoa daukana. || (Abereez mintzatuz). Muturra. || Sudur hauts. Tabako hautsa, sudurretik hartzen zena. || sudur(-)zapi. Musuzapia.  v  Anat. Sudurrean bi hezur dira, kartilagoa eta giharrak dira. Erdian, kartilagozko pareta moduko bat dago, bi sudur barrunbeak (ezker-eskuin) bereizten dituena. Sudurraren barruko azala, pituitaria izeneko muki mintzak estaltzen du, eta mintz horren goialdean daude, hain zuzen ere, usaimen nerbioen bukaerak.