Sudupe, Roman
Gipuzkoar politikaria (Azpeitia, 1948). Euzko Alderdi Jeltzaleko kidea. Ingeniari teknikoa da ogibidez, eta gaztetatik da EAJko kide. 1977tik 1979ra GBBko kide izan zen, eta Azpeitiko alkate bi agintaldiz. 1983an GBBko buru hautatu zuten, eta 1984an EBBren buru, kargu horretan urtebete baino eman ez zuen arren. 1987tik 1989ra Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailburuorde izan zen, eta 1991-1995 bitarteko legegintzaldian Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Azpiegituren alorreko Foru Diputatu. 1995eko Batzar Nagusietarako hauteskundeen ondoren Gipuzkoako Aldun Nagusi hautatua izan zen, eta 1999ko hauteskundeetan eutsi egin zion karguari.
- Sudan
- sudandar
- Sudeteak
- sudun
- Sudupe Martija, Jon
- Sudupe, Roman
- sudupil
- sudur
- sudur-hauts
- sudurkari
- sudurreko