Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Soyuz

1967tik aurrera SESBak espaziora bidali zuen ontzietako bakoitza. 1990 artean 60tik gorako espazio ontzi horien artean baziren kosmonautak zeramatzatenak eta Lurretik gidatuak. 30 bidaia baino gehiagotan Salyut espazio egoitzekin elkartu eta haietara laborategiko tresnak eta gizonak garraiatzea izan zen Soyuz ontzien helburua. 1975ean, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak elkar harturik, espazioko hegaldien historian gertaera berezia izan zena egin zuten: hiru astronauta amerikar eta bi kosmonauta sobietar espazioan elkartu ziren, Apollo eta Soyuz ontziak bat eginik bi egunez elkarrekin lankidetzan ikerketak egiten zituzten artean. 1980tik 1986ra Soyuz T saileko 15 ontzi aurreratuago jaurtiki zituzten. 1986tik aurrera Soyuz TM ontzi sail berria bidali zuten espaziora. Soyuz TM XV.etik aurrera jaurtikiriko ontziak Mir espazio egoitza berrian gelditzen ziren.