Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Smolensk

Errusiako hiria, izen bereko probintziako (49.8000 km2 eta 1.134.000 biztanle) hiriburua, Dnieper ibaiaren ertzean. 321.000 biztanle (1983). Elektroteknia, kimika eta ehungintza industriak. Errusiako hiri zaharrenetakoa da; Smolenski buruzko lehenengo berriak 863koak dira. Historian zehar garrantzi handiko komunikabide eta salerosketa gunea izan da; besteak beste, Itsaso Beltzaren eta Baltiko itsasoaren arteko baregoen igarobidea izan zen. Poloniak, Errusiak eta Lituaniak bere mendean hartu nahi izan zuten; XIV. mendean Lituaniaren esku gelditu zen, eta 1664an Errusiak bereganatu zuen. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek hartu zuten baina 1943an berriro errusiarren mende gelditu zen.