smog
(Ing. smoke “kea”, fog “lainoa”). iz. Industria eta hiri aldeetan kutsadurak sorturiko laino lodia, tokien arabera osagai desberdinak dituena. Eguzki argiak atmosferako hidrokarburoetan eragindako erreakzio kimikoak dira smogaren sortzaileak. Hitza 1905ean erabili zen lehen aldiz Britainia Handiko hirietako atmosferaren egoera adierazteko.