Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Singapur

Izen bereko errepublikako hiriburua. 4.500.000 biztanle (2008). Asiako hego-ekialdeko portu nagusia da, eta munduko merkataritza gune nagusietako bat. Biztanleriaren gehiengoa txinatarra bada ere, malaysiar eta indu taldeak ere bizi dira hirian. Portua munduko handienetakoa da (93 km2) eta petrolioa, kautxua, espeziak, arroza, ehunak eta zura dira merkataritza gai nagusiak.