siluro
iz. Zool. Siluridoen familiako arraina, ur gezetan ibiltzen den Europako handiena, 3 m inguru luzea eta 200 kg har ditzakeena (Silurus glanis). Gorputz sendo luzarana eta buru handia ditu. Azala soila eta lirdinga-guruin askokoa du, beltzarana bizkarraldean eta arrea edo oliba kolorekoa sabelaldean. Europako eta Asiako ibai eta aintziretan bizi da, Europan erdiko eta ekialdekoetan eta Asian mendebalekoetan. Zeinahi animalia jaten du, arrainak, uretako hegaztiak eta anfibioak batez ere. Siluro gazteen haragia oso ona da jateko.