Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

siluriforme

izond. Zool. Aktinopterigioen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da. Ordena horretako arrainen ezaugarririk berezienak ezkatarik ez izatea, azal lodi likatsua edo hezurrezko xaflaz estalia izatea, eta ahoaren inguruan bizar itxurako hainbat gingil luze izatea dira. Tropiko aldeko eta inguruetako eskualdeetan bizi dira. 24 bat familia (besteak beste, iktaluridoak, siluridoak, kobitidoak) eta 2.500 inguru arrain mota biltzen dira siluriformeen ordenan.